
12:00etatik aurrera lehiatuko da Osasuna B taldearen kontra. Talde gernikarrak zaleen babesa izango du, klubak Iruñera (Nafarroa) joateko autobusak antolatu baititu.
Gernikaren zaleak 08:30ean irtengo dira autobus geltokitik. Hala, bueltarako bi aukera daude; batetik 14:00etan irtengo da autobus bat Iruñeatik, eta beste autobusa, berriz, 18:00etan aterako da Gernikarantz.
Autobuserako eta partidarako helduentzako sarrera bikoitzak 20 euro balio ditu. 14 urtetik 17 urtera bitartekoek 15 euro ordaindu behar dituzte, eta 13 urtetik beherakoek 10 euro ordaindu behar dituzte autobusean joateko (partidarako sarrera doakoa da horientzat).
Norgehiagoka ikusteko asmoa dutenek, sarrerak honako tabernetan dituzte salgai: Picasso, Aterpe, Biltoki eta Urbieta futbol zelaiko tabernan.
Bigarren B mailara igotzeko bidean gainditu beharreko azken kanporaketa da honakoa. Joanekoa Sadarren jokatuko dute, eta bueltakoa, datorren astean, Urbietan lehiatuko dute.