
Muxikako umeen marrazkiak
Aurtengo Muxikako marrazki lehiaketako parte hartzaileen arte lanak Zubieta Errota beheko aretoan izango dira ikusgai. Maila desberdinetan irabazle suertatu direnen obrez gain, beste guztienak ere eskegita egongo dira.
Lehiaketak maila desberdinak saritu ditu adinaren arabera. 2 urte dituzten umeekin hasita, adin guztietako jendeak parte hartu ahal izan du beste behin. Guztira 115 marrazki desberdin aurkeztu dira eta maila bakoitzean hiru saritu izan dira. 8 urte artekoentzat gai librea bazen ere, adin gehiago zutenek Muxikako paisairen bat egin behar izan dute edozein teknikaz baliatuz. Hori bai, lan guztiek D4 neurria izan behar zuten.
Gazteen artista sena bultzatzeko aukera egokia beste behin Muxikako udalak eskeintzen duena, parte hartzaile eta umeen gurasoei eskerrak emanez urtero ilusioz eta gogotsu beraien marrazkiak aurkeztearren.
Sariak
A MAila 2-5 urte
1 Saria: Peio Muniozguren Pagazaurtundua
2. Saria: Anartz Silvo Perez
3. Saria: Libe Zabala Agirre
B Maila 6-8 urte
1 Saria: Saioa Atxikallende Uriarte
2. Saria: Ainize Zubia Geijo
3. Saria: Leire Melchor Atxikallende
D Maila 9-12 urte
1.Saria: Elena Ojanguren Flores
2. Saria: Izaro Unamuno Oar-Arteta
3. Saria: Leizuri Barruetabeña Larruskain
E Maila 13-16 urte
Epai-mahaiak saririk ez ematea erabaki zuen kalitate faltagatik.
F Maila 17 urtetik gora
1.Saria:Enara Alakano Sanchez
2. Saria: Mª Jose Garcia
3. Saria: Alain Alakano Sanchez.