
08:00etan elkartuko dira parte hartzaileak udalerriko Isla Kale kiroldegian. Urtero moduan, itsasontzian Urdaibaiko itsasadarra zeharkatuko dute, eta Laidara helduta, Atxarreko San Pedrora bidea hartuko dute.
Paisaia ederretan barrena burutuko dute ibilbidea. Martxako partaideek Atxarreko San Pedrotik Urdaibai osoaren ikuspegi zoragarriaz gozatuko dute. Handik Ibarrangeluko Garteiz eta Tremoia auzoetatik Elantxobera joan, eta Ogoñora igoko dira. Handik Oletara jaitsi, eta Akorda auzorantz abiatuko dira. Akordatik, Gametxora heldu, eta Laidara joango dira Mundakara eramango dituen itsasontzia hartzeko.
Hain zuzen ere, martxaren amaieran modakutxoa hartuko dute Santa Katalina plazako Urdaibai txokoan, 13:30ak inguruan.
Martxan parte hartzeko ez da aurretik izena eman behar. Hala ere, edozein zalantza argitzeko edota informazio gehiago jasotzeko honako telefono zenbakietara deitu dezakete herritarrek: 615 718 239 eta 678 318 168. Era berean, email honetara ere idatzi dezakete: gaztezar.mt@live.com.