
Aurten, Goiko Plazan batu beharrean, Lameran egingo dute
Badator uda eta udarekin batera ikasleen oporrak. Bihar esango diote agur ikasturteari eta irailera bitartean oporretan izango dira ikastetxeetako ikasleak. Hala ere, oporrak behar den moduan hasteko, Bermeoko Udaleko Kultura Sailak urtero egin modura, ikasturte amaierako jaia antolatu du beraientzat. Astelehenean egingo dute aipatu jaia eta aurten, 1.500 ume eta gazte inguru batzea espero dute. Ikasturte amaierako jaiaren helburua, “ikastetxe guztietako umeak ekintza batean elkartzea” dela adierazi dute kultura sailetik.
Bermeoko ikastetxe guztietako 3 eta 12 urte bitarteko ikasleek ez dute aspertzeko astirik izango astelehenean. Lehenik eta behin, adinaren arabera banatuta parte hartuko dute jaian. Hala, Haur Hezkuntzako umeak Sagrado Corazon ikastetxean batuko dira. Tomax pailazoak
Txipli Txapla bere abenturaren ikuskizuna eskainiko du 10:30ean.
LH 1 eta 2. mailako ikasleak, aldiz, San Frantzisko herri ikastetxean elkartuko dira. Han
Gaur jaia dantzaldiarekin gozatu ahalko dute ikasleek 10:15etatik aurrera, Xilipurdi taldearen eskutik. LH 3 eta 4. mailatako neska-mutilek, bestalde, 10:00etatik aurrera batuko dira Lameran, umeentzako parkea egongo baita: pista amerikarra, bungeebasketa, mosterra, kohete txirrista, espazio-ontzia, eskailera zoroak eta junping-a egongo dira, besteak beste.
Bermeoko Kafe Antzokia, berriz, LH 5 eta 6. mailako ikasleen bilgunea izango da. 10:30etatik aurrera, Asier Kidam eta David Blancoren magia ikuskizuna izango da bertan.
Eguerdian, baina, Lameran elkartuko dira ikasle guztiak. Pako & Urtzaren diskofestarekin ondo pasatzeko aukera izango dute.
Arratsaldean, 16:00etatik 19:00etara, umeentzako parkeak jarraituko du Lameran. Egun “polita” izango dela eta, ume eta gaztetxoak jai horretan mahoiez jantzita pate hartzera animatu ditu udalak.