
Allende Salazar ikastetxean hobekuntzak egingo ditu udalak
Hegoaldeko sarbideetan egokitzapenak egingo ditu horretarako; hain zuzen ere, haurreskola eta haur eta lehen hezkuntzako gelak dauden aldean. Suteen aurkako ebakuazio sistema hobetu gura dute udal arduradunek, eta lanok uztailean hasiko dituztela jakinarazi dute.
Guztira, 90.054 euroko aurrekontua izango du Gernika-Lumoko Udalak obra horiek egiteko. Larrialdi egoeretarako bi eskailera metaliko jarriko dituzte. Gainera, barruko egituran ere aldaketak egingo dituzte, patioetan zoladurak egingo dituzte eta sute kasuetarako babes sistemak ipiniko dituzte.