Iñigo Iriondo rap abeslari bermeotarra Txistu Alardean
Txistuaren doinuak eta rap musika estiloa uztartu dituzte lehenengoz, hamalaugarren urtez, Bermeoko Udalaren Musika Eskolak antolatu duen Txistu Alardean. Aurtengo alardea «oso ondo» joan dela esan du Esti Arrizabalaga Musika Eskolako zuzendariak. Iaz baino jende gehiago bertaratu zen Artza frontoira, «eta guztiek esan zuten oso polita izan zela». Jendeak gustoko izaten duen arren, «hurreratzea kostatu egiten dela» dio Arrizabalagak.
Gatom Taldeko Iñigo Iriondo rap abeslari bermeotarra izan da gonbidatua eta hiru abesti aukeratu dituzte txistu doinupean abesteko: Duintasun martxak, Especie de extincion eta Euskalakari. Arrizabalagak azaldu duenez, Iñigo «gustora» eta «pozik» geratu da egindakoarekin, bai eta publikoa ere: «formatura oso ondo egokitu zen eta jendeari gustatu zitzaion. Jendearen parte hartzea lortu eta txaloka ere jarri zuen publikoa Euskalakari abestiagaz».
Dantzarako tartea ere izan zuten. Alkartasuna Dantza Taldekoek fandangoa, arin-arina eta banako bat egin zituzten, besteren artean. Javier Setien dantza eskolakoek, bestalde, tangoa eta pasodoblea dantzatu zituzten.
Udalaren Musika Eskolako txistulariak, koruak eta musikariak, Bizkaiko Musika Eskolako txistulariak eta Kankinkabara txistu taldea, Ondarroako Metal taldeak, txalapartariak eta irrintzilariak ere parte hartu zuten XIV. Txistu Alardean. 60 musikari eta dantzari inguru izan ziren agertokian.
Argakiak Bermeoko Udalarenak dira:
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.