
Bizkaiko Batzar Nagusiak
10:00etan hasiko da saioa, eta 2015-2019 arteko legegintzaldian batzarkide izango direnek beraien ardura hartuko dute. Era berean, botoa emanez, Ahaldun Nagusia ere aukeratuko dute. Beronen izendapena noiz izango den, baina, hurrengo batzarrean zehaztuko dute.
51 batzarkide izango dira legealdi berrian; horietako 25 emakumezkoak izango dira. Era berean, aipatu behar guztira bost izango direla ordezkaritza izango duten alderdiak: EAJ, EH Bildu, Podemos, PSE-EE eta PP.
2015EKO FORU HAUTESKUNDEETAKO EMAITZAK:
– EAJ: 23 Batzarkide (Aurreko legegintzaldian baino bat gehiago). Botoen %37 bildu zuten jeltzaleek maiatzaren 24ko hauteskundeetan. Guztira, 212.656 boto izan zituen EAJk Bizkaian.
– EH Bildu: 11 Batzarkide (Aurreko legegintzaldian baino bat gutxiago). Botoen %18 lortu zuen koalizioak. Guztira, 106.576 boto izan zituen Bizkaian.
– PSE-EE: 7 Batzarkide (Aurreko legegintzaldian baino bat gutxiago). Botoen %12 lortu zuen koalizioak. Guztira, 70.361 boto izan zituen Bizkaian.
– Podemos: Aurrenekoz aurkeztu da hauteskundeetara, eta 6 Batzarkide izango ditu. Bizkaia osoko botoak kontuan hartuta, botoen %14 lortu zuen koalizioak. Guztira, 82.107 boto izan zituen Bizkaian.
– PP: 4 Batzarkide izango ditu. Bizkaia osoko botoak kontuan hartuta, botoen %8 lortu zuen koalizioak. Guztira, 46.354 boto izan zituen Bizkaian.