
Ana Madariagaren eskutik hartu du Otaduik makila
Ana Madariagaren eskutik hartu du Batzar Nagusietako makila, eta 2015-2019 arteko legegintzaldian mahaiko buru izango da EAJren ordezkaria. Begoña Gil (PSE-EE) eta Joseba Gezuraga (EH Bildu) izango dira presidenteordeak, eta Koldo Mediavilla (EAJ) eta Elsa Pamparacuatro (Podemos) idazkariak.
Batzarkide denek beren eserlekua hartu dute gaur, 10.00etan hasi den osoko bilkuran. Ostean egin dute mahaiko presidentea aukeratzeko bozketa, eta ostean presidenteordeak eta idazkariak aukeratzekoak.
Batzar Nagusiak denentzako etxea izan daitezen konpromisoa hartu du Otaduik gaurko saioan. “Ahaleginak egingo ditut zuen guztien presidente izateko, alderdikeriak alde batera utzita. Talde, batzarkide eta bizkaitar denen lehendakari izan nahi dut”.