Ekainagaz batera datoz udan hainbeste arrakasta izaten duten jaiak. Sanpedroak eta sanjoanak ez ezik, sanantonioak ere ospatu izan ohi dituzte Busturialdean. Hain zuzen, asteburu honetan izango dute horretarako zita. Aurrekoetako ohiturari uko egin barik, Errigoitin eta Sukarrietan bilduko dira San Antonioak ospatzeko.
Bihar eta etzirako prestatu dute Errigoitiko egitaraua, eta biharko, berriz, Sukarrietakoa. Eleizalde auzoan gauzatuko dituzte egitarauko ekintzak lehenengo herri horretan, eta Abiñan, bestalde, Sukarrietan.
Mezagaz hasiko dituzte biharko egunak batean zein bestean. Errigoitin, herri bazkariagaz jarraituko dute eguna, eta Javier Corcodabo & Euskal Bandegaz bukatuko dute.
Hurrengo egunean ere izango da zer egin Eleizalde auzoan. Umeentzako puzgarrietatik ume eta gaztetxoen pilota partidetara egingo dute salto eguerdian, eta, arratsaldean, Tute txapelketan parte hartu ahalko dute bertaratutako herritarrek.
Sukarrietan, bestalde, ospe handia izaten duen sardina jana izango dute aukeran. Horrez gain, puzgarriak, globoflexia eta magia eta kubatar saltsa dantza saioa egingo dituzte bihar, Abiña auzoan.
EGITARAUA
Errigoiti (Eleizalde)
Ekainak 13, bihar.
– 11:00etan, meza.
– Eguerdian, herri bazkaria Ikuilu txokoan.
– 22:30ean, Javier Corcobado & Euskal Band-en kontzertua, Ikuilu txokoan. Sarrera: bost euro.
Ekainak 14, etzi.
– Goizean zehar, umeentzako puzgarriak eta trikitixagaz alaitutako giroa.
– 12:00ak inguruan, ume eta gaztetxoen hiru pelota partida.
– 13:00etan, Astokaka errifa jokoa.
– 17:00etatik aurrera, Tute txapelketa.
Sukarrieta (Abiña)
Ekainak 13, bihar.
– 12:00etan, meza santua.
– 13:00etan, trikitixa eta sardina jana.
– 17:30ean, puzgarriak eta buruhandiak.
– 18:00etan, meza santua.
– 18:30ean, globoflexia eta magia.
– 21:00etan, kubatar saltsa dantza saioa.