Paella txapelketa eta gehiago bilduko ditu bihar Gazte Egunak
Ekaineko bigarren asteburuko hitzorduari huts egin barik batuko dira bihar ere, Muxika eta inguruko gazteak, San Roman auzoan, Gazte Eguna ospatzeko.
Aurrekoetan legez, paella txapelketa egingo dute, eta giroa alaitzeko, batukada eta musika emanaldiak izango dira. Arratsaldean, halaber, koadrilen arteko olinpiadak lehiatuko dituzte.
EGITARAUA
Ekainak 13, bihar
10:00etan. Hasierako txupina.
11:00etan. Paella txapelketako izena ematea.
12:00etan. Batukada taldea giroa alaitzen.
13:00etan. Baso-Txoritxu dantza taldea.
14:00etan. Paellen aurkezpena.
14:30ean. Bertso bazkaria.
17:00etan. Paella txapelketako sari banaketa.
17:30ean. Koadrilen arteko olinpiadak; Mus txapelketa, Umeen txokoa puzgarriekin.
19:00etatik 21:00etara. Happy Hour.
22:00etan. Kontzertuak: Vendetta, The Riff Truckers eta Urrats erromeria. Ostean, Dj Txaparron.