Martitzenean egingo dute hil honetako kirol ekimena
BERMEO // Ekaineko kirol ekimena martitzenean izango da oraingoan, ohi legez, Araneko kiroldegian. Izena ematen duten horiek Biking Master-Class bat frogatzeko aukera izango dute. 19:00etan emango diote hasiera saioari.