Gau eta egunez, musikak girotuta egongo da Bermeo bihar
Beleza Malandra Atenea Kulturalean, kafe antzokian eta kapillan, musikagaz gozatzeko aukera paregabea egongo da bihar Bermeon, gau eta egunez. Guztira, zortzi musika emanaldi izango dira aukera, eta, horrez gain, herri bazkaria ere egingo dute.
Sarrera mugatua izango da; beraz, interesatuak bonoak erosi beharko ditu Luma liburudendan, Beleza Malandran edota kafe antzokian, bost eurotan (bazkariagaz, zortzi eurotan).
EGITARAUA
Ekainak 13, bihar
13:30ean. Los Amantes (Castellon), Malandran.
15:00etan. Herri bazkaria, Kapillan.
17:00etan. Villapellejos (Bilbo), Kapillan.
18:00etan. Fabuloso Combo Espectro (Madril, Espainia), Kapillan.
20:00etan. Capian Entresijos (Madril, Espainia), Malandran.
21:00etan. Trigger Travis (Donostia), Bermeoko Kafe Antzokian.
22:00etan. El desvän del Macho (Arrasate), Malandran.
00:30ean. Perlak (Zarautz), Kafe Antzokian.
02:00etan. DJ Mambrü & DJ Browny, Malandran.