Ermitarik ermita ibilaldia egingo dute Bermeon, domekan
Bermeoko Ermiten 16. martxa egingo dute etzi. Bi martxa izango dituzte aukeran: Betikue eta Bermeoko Muga. Bietako partaideek goizean goizetik ekingo diete ibilbideari.Bermeoko Muga deiturikoa da martxarik luzeena; 42 kilometrokoa da, eta 1.800 metroko...
Bermeoko Muga deiturikoa da martxarik luzeena; 42 kilometrokoa da, eta 1.800 metroko desnibela izango du. Bertako partaideak 07:00etan irtengo dira Taraska plazatik.
Aurtengo berrikuntza nagusia Bermeoko Muga martxa izango da, ibilbide desberdina duelako oraingoan. Gainera, Euskal Herriko iraupen luzeko ibilaldien 14. zirkuituaren barruan sartu dute.
Bestalde, Betikue egitera doazen herritarrek, 08:00etan dute hitzordua Taraska plazan. Horiek 31 kilometroko ibilbidea burutu beharko dute, 1.450 metroko desnibelagaz.
Martxa labur zein luzeko parte hartzaileek, Kantauri itsasoari begirik kendu barik, udalerriko ermitetan barrena, paisaia ederrez gozatzeko aukera izango dute.
Besteak beste, honako ermitetatik pasatuko dira: Gaztelugatxe, San Migel, Mañu, Aingeru Guardie, Almike eta Demiku.
Dutxatzeko aukera
Parte hartzaileentzat, bilbidean zehar, beharrezko osasun zerbitzuak eta anoa postu solido zein likidoak egongo dira. Gainera, amaieran, gura duenak dutxatzeko aukera edukiko du.
Izena eman eta ibilbide osoa egiten duten denek jasoko dituzte amaieran Campos kontserbek eskainitako produktuak eta Busturiko Madariaga Dorretxea doan bisitatzeko txartel bana.
Bermeoko Mendizale taldeak antolatzen du ermiten inguruko martxa, eta edozein zalantza argitzeko info@sollube707.com emailera idazteko eskatu dute.