'Okupazino Egune' antolatu du biharko Bermeoko Gazte Asanbladak
Gazteen arabera, bihar «beste herri batzuetako gune autonahikodunak eta horiek aurrera daramatzaten pertsonak ezagutzeko aukera ederra» egongo da. Goiko Plazako Kabidxe gune sozialean batuko dira 19:00etatik aurrera.
Okupazino Eguneri hasiera emateko, lehenik eta behin, Okupazio gidaren aurkezpena egingo du Bilboko okupazio bulegoak; 19:00etan izango da hori.
Ondoren, 20:00etan, Gernika-Lumoko Astra eta Ondarruko Gaztetxi ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen diren guztiek.
21:00etan, berriz, solasaldirako tartea izango dute, autonahikoduna izatearen erronkaz eztabaidatuko dutela jakinarazi dute. Hala, inguruko herrietako gazteen bizipenak ezagutzeko aukera izango dute.
22:00etan, kanpora aterako dira gazteak. Okupazino Egune musika entzuten amaituko dute. Goiko Plazan izango dira kontzertuak, Zartada eta Fatkuckers musika taldeekaz.