
Argazkilaria: Movistar Team
Gaurko etapa laugarren amaituta, lortu du sailkapen orokorrean bigarren jartzea. Tejay Van Garderen estatubatuarra da liderra, eta harengandik 18 segundora dago muxikarra.
Aurreko domekan hasi, eta domeka honetan amaituko dute Frantziako Alpeetan lehiatzen ari diren txapelketa. Gaur bosgarren etapa burutu dute, Digne-les-Bains eta Pra-Loupen artean, eta Romain Bardet frantziarra nagusitu da. Hain zuzen ere, Bardet hirugarrena da sailkapen orokorrean, Intxaustirengandik bi segundora.
Gaurko etapan, Movistar Team taldeko txirrindularia, lehenengoarengandik 42 segundura heldu da helmugara. Tejay Van Garderen izan da bigarrena, Bardetengandik 36 segundora, eta Chris Froome Sky Team taldeko txirrindularia sartu da hirugarren, 40 segundora.
Bihar, Saint-Bonnet-en-Campsaur eta Villard-de-Lans artean 183 kilometroko etapa egingo dute.