Gorpuzti jaien bigarren astebururako hamaika ekitaldi prestatu dituzte
Gorpuzti jaien bigarren asteburuan adin guztientzako eskaintza izango dute Ibarrangelun.Zapatu goizean, kuadrilletan elkartuta, paellak prestatzen ibiliko dira herritarrak. Arratsaldean, besteak beste, esku pilota eta pala partidak jokatuko dituzte.Esa...
Zapatu goizean, kuadrilletan elkartuta, paellak prestatzen ibiliko dira herritarrak. Arratsaldean, besteak beste, esku pilota eta pala partidak jokatuko dituzte.
Esaterako, nesken pala partidan Olatz Arrizabalaga eta AneVillanueva Euskadiko txapeldunak, Nagore Martin eta Ane Isasmendi Arabako txapeldunen kontra lehiatuko dira.
Martxa luzea eta laburra
Domekan, martxa luzea eta laburra egingo dituzte. Eleizalde auzoko plazatik 08:30ean irtenda, 23 kilometroko ibilbidea egingo dute martxa luzekoek. Martxa laburrak 8 kilometro izango ditu, eta 09:00etan ekingo diote ibilbideari partaideek.
Ibarrangeluko Ibar gainetik hasiko dituzte martxak, eta handik Lastarrira jaitsiko dira, gero Akordara igotzeko. Akordatik Antzorako hondartzatik pasatu, eta askorentzat ezezaguna den Azalene hondartzara helduko dira. Ostean Laidatik igaro, eta Akordako beste aldetik herriko mendirik altuena den Armendura joango dira. Handik Eleizalderako bidea hartuko dute.
Izen telefonoz eman daiteke aurretik, 94-627 61 98 telefono zenbakira deituta. Bestalde, domekan izena eman ahalko da udaletxe azpian, 08:00etatik 08:30era
Giro ederrean
Aurreko asteburuan, baserritarrez jantzita bete zuten Eleizaldeko pilotalekua herritarrek, herri bazkarian. Mahai gainekoa ere dantzatu zuten batzuek, eta erromerian dantzan eta kantuan giro ederrean ibili ziren.
Gauean, berriz, Loon Vagos eta The Uski’s taldeen kontzertuekin eta Trikizioren erromeriagaz gozatu zuten goizaldeko ordu txikiak arte.