Atzo hasi zituzten Jose Manuel Etxeita idazle mundakarraren heriotzaren mendeurrenaren harira antolatu dituzten ospakizunak. Idazlearen izen bera daraman Mundakako udal liburutegiak ekimen desberdinak antolatu ditu abuztura bitartean. Hala, atzo arratsaldean inauguratu zuten liburutegian bertan jarri duten Etxeitaren inguruko erakusketa. Horretan, bere lanak jarri dituzte ikusgai, bai eta haren jaiotza eta heriotza agiriak ere, besteren artean.
Gainera, atzo arratsaldean, Edorta Jimenez idazle mundakarra, Etxeitaren bizitzako pasarte batez aritu zen hitzaldi batean; 1865ean Etxeitak Irlandan eman zuen neguari buruzko azalpenak eman zizkieten bertaratutakoei. Etxeitari buruzko erakusketa abuztuaren 10era arte egongo da ikusgai. Egun horretan Etxeitari egingo dioten omenaldi bategaz emango diote amaiera ospakizunei