
Zapatu-domekan, hainbat jarduera izango dituzte umeek
Zapatuan batu eta domekara bitartean Astran batuko dira umeak, Astra Txikik antolatutako bigarren Txiki Gauan. Han emango dute gaua; beraz, lo zakua eta linterna eramateko eskatu du Astra Txikik. Bigarren Txiki Gauan parte hartu gura duenak Astrako barran eman beharko du izena.
Zapatuko afaria eta domekako gosaria Astran bertan egingodute. Horiek ordaintzeko, 5 euro ordaindu behar direla jakinarazi dute antolatzaileek. Bihar, 18:00etan batuko dira, Astran bertan, eta Astrahondartza da egingo duten lehenengo ekimena. Horretarako, toalla eta bainujantzia eraman beharko dute umeek.
Jolasean aritu ostean, afaria prestatzen hasiko diraa, 20:00ak aldera, eta, ostean, elkarrekin afalduko dute. Lotara joan aurretik, argi-itzaletan ariko dira umeak.
Domekan, gosaldu eta ortuko lanak egingo dituzte gero, 11:00etan. Horrekin, amaitutzat emango dute asteburua.