Joseba Berrioategortuak irabazi du maiatzeko 'Ezetz Jakin' lehiaketako saria
Berbalagunek antolatzen duen Ezetz Jakin lehiaketako maiatzeko irabazlea izan da Berrioategortua, eta, sari legez, Gernika-Lumoko Gernika jatetxean lagun birentzako afaria jaso du.
Dagoeneko, kalean da ekaineko lehiaketa. Herriko Segundo Olaeta Musika Eskolak prestatu ditu hile honetako galderak, eta, guztiak ongi erantzuten dituenak Zimela jatetxean otordu bat irabazteko aukera izango du.
Berbalagunek jakinarazi duenez, erantzunak jasotzeko azken eguna ekainaren 27a izango da. Gogorarazi dutenez, 16 urtetik gorako edonork parte hartu dezake lehiaketan, erantzunak kultur etxean Berbalagun izenean dagoen postontzian sartuta.
* Argazkian, Berbalagunekoak Gernika jatetxekoarekin.