Ingurumenari eskainitako asteburua, Busturian
2015. urtea ez da salbuespena izan, eta, aurrekoetan bezala, ingurumenari asteburu bat eskaini diote Busturian kokatuta dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentroan. Izan ere, adin eta gustu guztietako egitarauaren bitartez, Ingurumenaren Mundu Mailako Eguna ospatu dute asteburuan. Ingurumenaren aldeko sentzibilizazioa sustatze aldera, Urdaibaiko paduretatik ibilaldia, Peio Zabalaren hitzaldia eta bisita eta tailer familiarrak izan dituzte aukeran herritarrek, besteak beste.