
Eskolako zenbait ikasle konpostarekin
Mundakako eskolakoek ere Agenda 21 ekimenaren baitako udal foroa egin dute. Mundakako Udaleko ordezkarien aurrean zenbait konpromiso hartu dituzte ikasleek. Hala, ura alferrik ez gastatzeko, behar den energia soilik erabiltzeko, hondakinak bere tokira botatzeko eta sailkatzeko eta komunetik hondakinik ez botatzeko konpromisoak hartu dituzte, besteak beste. Konpromisoak hartu bai, baina udalarentzako zenbait proposamen ere eroan dituzte udal forora. Pilak birziklatzeko ontzi ezberdinak jartzea, Lamiaran araztegiaren eraginkortasuna gehitzea, organikoentzako edukiontzia jartzea eta konpostaren erabilera bultzatzeko proposamenak egin dizkiote udalari.