Eskolarteko olinpiadak egingo dituzte bihar, Bermeoko Talan
Eskolarteko olinpiadetan herriko ehunka ikasle batuko dira bihar, 10:00etatik 12:00ak arte, Bermeoko Talan. Lehen Hezkuntzako ikasleek hartuko dute parte, hau da, 6 urtetik 12 urterartekoek, eta ume bakoitzak aurretik bere ikastetxean eman behar du ize...
Bermeoko Udalaren Kirol Patronatuak eta Taraska Atletismo taldeak antolatuta, atletismoko zenbait proba egingo dituzte.
Pisu eta disko jaurtiketetan eta altuera eta luzera jauzietan nolako abilezia duten erakutsi beharko dute. Ariketa horiekin batera, 600 metroko ibilbideko krosa ere lehiatuko dute. Hartara, korrika egin beharreko metroen kopurua adinaren araberakoa izango da.
Probak egiteko lau gunetan banatuko dituzte ikasleak. Lehenengo gunean, jaurtiketak egingo dituzte Lehen Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailetako umeek. Bigarrenean, altuera jauziak egiten ibiliko dira hirugarren eta laugarren mailetako umeak. Bosgarren eta seigarren mailetako ikasleek luzera jauziak lehiatuko dituzte hirugarren gunean. Krosa egingo dute parte hartu gura duten guztiek laugarren gunean.
Kalinpanen bisita
Amaieran, ura emango diete parte hartzaileei, eta domina eta kamiseta bana ere jasoko dute.
Beste alde batetik, euskararen erabilera handitzea helburu duen Kalinpan maskota ere Talan egongo da goiz osoan.