
Herritarrak oihalak josten, Gernikan
Arratsaldeko 18:00etan hasita, elkarretaratzeagaz eta kalejiragaz emango diote hasiera egitarauari. 18:30ean egingo dute aurkezpena, pilotalekuan. Ostean, dantza saioa izango da, Ezkaixe taldearen eskutik. Umeen saioaren eta Naroa Gainzaren kantaldiaren ostean, 19:45ean egingo dute oihal katea. Sardina janarekin eta
Jostunak dokumentalaren proiekzioagaz amaituko dute eguna eatarrek.
Euskal Herriko beste hainbat herritan legez, Gure Esku Dago-ren ekimenarekin bat egin dute Ean ere. herriz herri, taldez, talde, elkartez elkarte, pertsonaz pertsona oihalak pertsonalizatu ostean, josteari ekin diote Euskal Herrian zehar. Ostean, ekainaren 21ean, oihal guztiak bildu eta hautestontzi erraldoiak eraikitzeko deia egin du Gure Esku Dago ekimenak.