
Urruzuno saridunak
Guztira Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroaako 20 ikasleren lanak saritu dituzte aurten, Urruzuno literatura lehiaketan. Horietako bi Gernika BHIko ikasleak dira. Hain zuzen, Lurdes Ondaro Mallea munitibartarraren eta Ane Iturriarte Basterretxea gernikarra saritu dituzte, A kategorian (Batxilergoko 2. mailakoak). Poesiaren atalean saritu dute Ondaro,
Hegan izeneko lanagatik. Iturriarte, berriz, prosaren atalean saritu dute,
Ezezagunak lanagatik.