
Baselizen ibilaldirako parte hartzaileak, artxiboko irudian
Ibilaldiaren seigarren edizioa egingo dute aurten eta, parte hartu gura duenak, izena emateko aukera du Morgako Udalaren webgunean:
www.morgakoudala.com. Horretarako azken eguna hilaren 18a izango dela jakinarazi dute. Helduek 8 euro ordaindu beharko dituzte, eta 4 euro 12 urtera arteko umeek.
Izena ematen dutenen arabera apuntatu ahal izango da egunean bertan ere. Kasu horretan, baina, helduek 10 euro ordaindu beharko lituzkete, eta 5 euro 12 urtera arteko umeek. Morgako Udalak zehaztu duenez, gehienez, 400 pertsonak parte har dezakete baselizen martxan.