
Portuan egiten ari dira grabaketa lanak
Kuxkuxeros beteta dago gaur Bermeoko portua. Hain zuzen ere,
Top Chef telebista programarako saio baten grabaketa egiten ari dira
Olatua eskulturaren inguruan. Agertokiak atentzioa ematen badu ere, ingurura hurbiltzen diren gehienak Alberto Chicote sukaldari ezaguna ikustera hurbiltzen dira. Hala ere, grabazio lanak egiten ari diren gunera ezin daiteke sartu eta urrunetik ikusi behar dute.
Top Chef telebista programaren denboraldi berria irailean edo urrian hastekoa da. Gaur Bermeon grabatzen ari direna, denboraldi berriko laugarren saioa izango dela jakinarazi dute eta parte hartzaileak antxoagaz egindako pintxoak egiten ari ziren.

Portuan egiten ari dira grabaketa lanak