Muxikako Urretxindorra ikastetxeak eskola jasangarria dela azaltzen duen ziurtagiria berriztu zuen atzo, Madariaga Dorretxean egindako ekitaldian. Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik jaso zuten ziurtagiria. Atzokoan, Eskolako Agenda 21 programari at...

Muxikako Urretxindorra ikastetxeak eskola jasangarria dela azaltzen duen ziurtagiria berriztu zuen atzo, Madariaga Dorretxean egindako ekitaldian. Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik jaso zuten ziurtagiria. Atzokoan, Eskolako Agenda 21 programari atxikitutako 22 ikastetxek jaso zuten eskola jasangarriaren ziurtagiria. Bestalde, Confint proiektuan parte hartzen ari diren Araba, Bizkai eta Gipuzkoako gazteen ordezkaritza bat ere egon zen atzo, Madariaga Dorretxean. Proiektuaren nondik norakoak azaldu ostean, eskaera eta konpromisoz betetako gutuna eman zioten lehendakariari.