Atletismo taldeak 4. postua lortu du Euskadiko Kirol Jokoetan
Joan den zapatuan lehiatu ziren 2015 Euskadiko Kirol Jokoetako txikien mailako atletismo finalak, Donostiako Anoeta Kirol Gunean. Talde mailan, laugarren postua lortu zuten Markina-Xemeingo Atletismo Taldeko Ainara Mugartegik, Aiora Agirregomezkortak, ...
Bakarkako probetan ere, aurrean ibili ziren Markina-Xemeingoak. Zilarrezko domina lortu zuen Ainara Mugartegik 80 metro hesietan, eta Bizkaiko selekziogaz parte hartu zuen Malen Arratek urrezko domina irabazi zuen 3.000 metro martxan.
Maila onean
Bizkaiko finaletan lortu zuen Euskadiko finaletarako talde mailako sailkapena Markina-Xemeingo Atletismo Taldeak, eta Euskadiko finaletan ere maila ona erakutsi dute. «Sekulako urtea egin dute Markina-Xemeingo neskek», adierazi dute, pozik, Markina-Xemeingo Atletismo Taldeko arduradunek.
34. Kirol Jokoek 2.500 gazte elkartu zituzten Donostian.