Isuntza Arraun Elkarteak erabiltzen duen udal lokala konponduko dute
Lanak esleitu ditu udalak, eta ia 84.000 euroko kostua izango dute. Ur iragazpenak ekiditea da lanen helburua. Isuntzak tresneria gordetzen duen garajeetako itxidura ere aldatu duteIsuntza Arraun Elkarteak erabiltzen duen udal lokala konpontzeko lanak ...
Lanak esleitu ditu udalak, eta ia 84.000 euroko kostua izango dute. Ur iragazpenak ekiditea da lanen helburua. Isuntzak tresneria gordetzen duen garajeetako itxidura ere aldatu dute
Isuntza Arraun Elkarteak erabiltzen duen udal lokala konpontzeko lanak esleitu ditu Lekeitioko Udalak. Jakitera eman dutenez, aspaldiko urteetan Isuntza Arraun Elkartekoak izaten ari ziren ur iragazpenak ekiditea da obra horren helburua.83.973 euroko aurrekontua edukiko dute obra horiek aurrera eramateko.
Hasiera bateko asmoa maiatzean konponketekin hastea bazen ere, azkenean, datorren irailaren 28an obrak hastea hobetsi dute Isuntzak, Zita Hostalak eta Lekeitioko Udalak.
Hain zuzen ere, udan Isuntzakoak estropada sasoian daude, eta Zita Hostalak ere uda sasoian edukitzen du urteko jardunik handiena. «Hori horrela, guztiontzat egokiena obrak irailean egitea dela adostu dugu», esan dute.
Horretaz gainera, Isuntza Arraun Elkarteak traineruak, trainerillak eta elkartearen tresneria gordetzeko erabiltzen duen Plazako garajeetako sailari behin-behineko itxidura egin diote. Helburua, bertan gordetako ekipamenduaren egoera ona eta segurtasuna mantentzea dela jakitera eman dute.