
Erdian Lander Aurrekoetxea bermeotarra
77.945 puntugaz bera da aurtengo Euskadiko txapelduna. Beragaz batera, Jaime Eras, Aitor Romo, Alfonso del Olmo eta Lander Aurrekoetxea bermeotarra sailkatu dira ekaineko azken asteburuan Getxon jokatuko duten Espainikako txapelketara.
Erasek 54.060 puntu lortu ditu, Romok 46.320 puntu, Del Olmok 40.986 eta Aurrekoetxeak 40.375 puntu.
Bestalde, asteburuan lehiatutako txapelketan egungo Bizkaiko txapeldun Ander Bergara ondarrutarra ere saritu dute. Arrain handiena arrantzatzeagatik jaso du saria. Zapatuan 4,250 kilogramoko arraina harrapatu zuen.
Asteburuan 21 lagunek Bermeon lehiatu dute Euskadiko Urpeko Arrantza txapelketa. Baina, herenegun Jon Mikel Bikandik lehia hasi orduko txapelketa utzi behar izan zuen. Eta, atzo, berriz, Bittor Mentxakatorrek utzi zuen lehia.
Zapatuan, Elantxobe eta Lekeitioko itsasargia bitartean ibili ziren arrantzan, domekan, berriz, Elantxobe eta Arribolas artean. Bi egunetan arrantzaldi ederrak egin zituzten, eta harrapatutako arrainak Bizkaiko Elikagaien Bankuarentzat izan dira.

Ander Bergara ondarrutarra