
Munduko arrozak prestatu dituzte Pasealekuan
Zortzi taldetan banatuta, iaz baino jende gehiago batu dituzte aurten munduko arrozek. Hamar kazola aurkeztu zituzten, eta Ciclista Gernikesari eman zion epaimahaiak lehen saria. Bigarrena, sahararrek aurkeztutako arrozari. Antolatzaileek esan dutenez, giro oso onean joan zen eguna. Arrozak taldeka prestatu arren, bazkaltzeko denak lerroan jarri eta harremantzeko aukera izan zutela azaldu dute. Taldeek ez ezik, herritarrek ere parte hartu zuten munduko arrozak jaialdian, eta antolatzaileek prestau zuten arroz komunitarioaren kazola osorik saldu zuten.