
Zapatuan Gatikan lehiatu zuten lasterketa. Junior mailan Busturiko taldeko Iker Pedernalesek, Arkaitz Agirrek eta Mikel Elgezabalek egin zuten denborarik onena: 33 minutu eta 23 segundo. Bigarren Berangoko Palacios taldea sailkatu zen, 6 segundora, eta Punta Galea getxoztarra izan zen hirugarrena, 15 segundora.
Bestalde, kadete mailan bigarren sailkatzea lortu zuten Basati Bike-Busturia TT-ko txirrindulariek. Gaizka Santos, Aritz Zabala eta Eneko Meaurio lehiatu ziren kategoria horretan.
Vicinay A taldea izan zen azkarrena, 25 minutu eta 25 segundoko denboragaz, eta Busturikoek 26 minutu eta 4 segundoko denbora egin zuten. Hirugarrena, berriz, Vicinay-ren B taldea izan zen, lehen taldearengandik 39 segundora.