Joaneko emaitzari buelta ematen saiatuko da bihar, Gernika
Gernika futbol taldeak bihar jokatuko du Urbietan Bigarren B mailara igotzeko playoff-en bueltako partida.Aurreko zapatuan, Menorkan (Herrialde Katalanak) 1-0 galdu zuen Mercadal taldearen kontrako joaneko neurketa. Beraz, kanporaketa gainditzeko marka...
Aurreko zapatuan, Menorkan (Herrialde Katalanak) 1-0 galdu zuen Mercadal taldearen kontrako joaneko neurketa. Beraz, kanporaketa gainditzeko markagailuari buelta eman beharko dio asteburuan.
Javi Luaces entrenatzailearen berbetan, «joaneko emaitza txarra da, baina aldea oso txikia da». Kanporaketa pasatzeko konfiantza daukatela esan du.
Futbol zelaia haiena baino handiagoa da, eta hori gernikarren mesedetan izango dela dio. Halaber, taldeak orain arte moduan lan ona egiten badu, kanporaketa gaindituko dutela uste du: «Lan ona eginda, pasientziagaz eta ilusioagaz, partida irabaztera aterako gara».
Aurreko asteburuan aurkaria baino gehiago izan zirela nabarmendu du, eta hortaz, baikor egoteko arrazoiak dituztela pentsatzen du Gernikako entrenatzaileak. «Gol aukera gehigo izan genituen, baloiaren jabetza ere gurea izan zen, eta jokatzen ere haiek baino gehiago izan ginen».
Kanporaketa gainditzen duenak, astelehenean jakingo du zein den hurrengo aurkaria.