Intxausti bigarrena da Italiako Giroko mendiko sailkapenean
Beñat Intxaustik Italiako Giroko mendiko sailkapeneko lidertza galdu zuen martitzeneko etaparen ostean.91 puntugaz bigarrena da muxikarra, eta 92 puntu ditu Steven Kruijswijk liderrak. Mikel Landa da hirugarrena, 73 puntugaz. Beraz, oraindik lasterket...
91 puntugaz bigarrena da muxikarra, eta 92 puntu ditu Steven Kruijswijk liderrak. Mikel Landa da hirugarrena, 73 puntugaz. Beraz, oraindik lasterketa mendiko sailkapeneko lider amaitzeko aukera dauka Intxaustik.
Atzo Suitzako Melide eta Italiako Verbania herrien artean lehiatutako etapa Philippe Gilbertek irabazi zuen. Movistar Team-eko txirrindularia 135. heldu zen helmugara, lehenengoarengandik 21 minutu eta 57 segundora.
Sailkapen nagusian Alberto Contadorrek jarraitzen du lider, Mikel Landa da bigarrena 5 minutu eta 15 segundora, eta Fabio Aru hirugarrena, 6 minutu eta 5 segundora. Intxausti 33. dago, Contadorrengandik ordu bete, 35 minutu eta 35 segundora.
Gaur etapa luze eta gogorra dute aurretik. 236 kilometroko ibilbidea egingo dute Gravellona Toce eta Cervinia artean. Biharko etaparen ostean, etzi amaituko da Italiako Giroa, Milanen.