Kooperatibako bazkide egiteko aukera emango du bihar, Goienerrek
Energia berriztagarrien aldeko apustua egin nahi dutenek eta Goiener energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatibaren bazkide izan nahi dutenek horretarako aukera izango dute bihar, Kontsekupean. Goiener elkartekoek informazioa eman eta ekob...
40 bazkide ingurugaz probatan egon ondoren, Goiener kooperatiba hasi da modu mailakatuan argindarra bazkideei kontratatzeko aukera ematen. Jato- rriaren berme-ziurtagiria aintzat hartuta hasiko du Goienerrek elektrizitate berdearen merkaturatzea. Merkatuan erosiko dute bazkideek kontsumitzen duten energia elektrikoa, gainerako merkatal enpresek egiten duten modura, baina kooperatibak energia berriztagarria soilik ekoizten dutenen energia eskuratuko du.
Goiener kooperatibak dagoen sare elektrikoa erabiliko du, eta erabiltzeagatik ordainsaria ordaindu beharko du. Aldi berean, baina, energia sortzeko proiektu txikiak ere garatuko dituzte: Biogasa, fotovoltaikoa, eolikoa eta biomasa.