Emakumeak Uhinetan «aberasgarritzat» jo dute
«Aberasgarritzat» jo dituzte Eup! irratikoek Emakumeak Uhinetan jardunaldiak. Markina-Xemeingo Eup! irratia ezagutzera emateko eta formakuntza feministarako lehen pausoak emateko bidean egun osoko jarduna antolatu zuten joan den barikuan martxan hasi...
Nekane Zinkunegi Zebrabidea saioko esataria eta Jon Aranburu Arrosa Sareako teknikari eta esataria izan zituzten bidelagun. Uhagon kulturgunetik egin zuten Arrosa Sarearen bidez zabaltzen den saioa zuzenean, eta «luxu» bat izan zela aitortu dute Eup! irratikoek. Gainera, herrian bertan ere programa entzuteko aukera egon zen, Plazabarripean jarri zituzten bozgorailuetatik.
Hitzaldia
Komunikabideetan emakumeen presentzia areagotzea baizik, kontzientzia feminista sortzea dela kontua ondorioztatu zuten irratsaioaren osteko hitzaldian. Danele Sarriugarte, Oihana Etxebarrieta eta Nekane Zunkunegik hartu zuten hitza, eta 30 lagun batu ziren entzutera. «Jende gehiago espero genuen, hala ere, kantitatez motz geratu baginen ere, kalitatez oso aberatsa izan zen». Adin ezberdinetako jendea eta Eup! irratikoek nahi zuten modura, irratitik kanpoko jendea batu zela azpimarratu dute.
21:00etan hasi ziren gaueko emanaldiekin. Loreak eta Nereak musikaz eta poesiaz betetako ikuskizuna eskaini zuten, eta ondoren, afaltzeko tartea hartu zuten 50 lagun inguruk.
Osteko kontzertuetan batu zen jende gehien. Uluka taldearen kontzertu arrakastatsuaren ondoren jo zuten Plazabarripeko agertokian Xarpa taldekoek.