![Odoleko minbiziaren nazioarteko eguna](http://busturialdea.hitza.eus/site/files/2015/05/57dc31bc07831d57b8c39888b0e8017a-300x226.jpg)
Odoleko minbiziaren nazioarteko eguna da gaur eta gaixotasun hori pairatzen duten guztiei elkartasuna adierazi gura izan diete Bermeon hezur-muina emateko kanpaina abiarazi duen herritar taldeak. Horretarako, odoleko minbiziaren egunean erabiltzen den amaigabea ikurrarekin argazkiak atera dituzte eta Bermeoko leku desberdinetan ere ikusgai ipini dituzte; ikastetxeetan, esaterako.
Bermeoko herritar taldeak maiatzaren hasieran abiarazi zuen hezur-muina emateko kanpaina eta ordutik hainbat herritar izan dira hezur-muina ematera animatu direnak. Taldeak erabiltzen duen puntu laranja, gainera, Euskal Herri osotik zabaldu da eta hainbat dei jaso dituztela azaldu dute.