Munduko hainbat arroz prestatuko dituzte zapatuan, Gernika-Lumon
Seigarrengoz antolatu dute Munduko arrozen lehiaketa. Kulturartekotasuna bultzatzea eta harremanak sendotzea du helburu. Kuadrillek izena emateko epea gaur amaituko daSeigarren urtez, Munduko arrozak lehiaketa antolatu dute herriko hainbat gizarte eta ...
Seigarrengoz antolatu dute Munduko arrozen lehiaketa. Kulturartekotasuna bultzatzea eta harremanak sendotzea du helburu. Kuadrillek izena emateko epea gaur amaituko da
Seigarren urtez, Munduko arrozak lehiaketa antolatu dute herriko hainbat gizarte eta kultur eragilek. Zapatuan egingo du- te hilaren 30ean, eta parte hartu gura duenak izena eman beharko du, gernikag@gernikagogoratuz.org helbidera idatzita. Bihar orduko izena emateko eskatu dute antolatzaileek, aulkien eta mahaien aurreikuspena egin ahal izateko.Izena ematerakoan, gainera, izena, kontaktua eta zenbat pertsonako taldea den zehaztu beharko da. Jaialdia antolatzeko, gainera, pertsonako euro 1 ordaintzeko eskatuko dute antolatzaileek.
Aberastasunak trukatu
Kuadrilletan antolatuta egiten dute, urtero, Munduko arrozen lehiaketa. Hala, arroza zeinek bere modura prestatu beharko du aurten ere. Helburua, antolatzaileen esanetan, jatorri ezberdinetako jendea batzea eta elkarren arteko hartu-emanak bultzatzea da. «Topaketa honetan parte hartzen dugunon artean gure herri eta auzoetan dagoen aniztasunaz jabetzea da xedea, herrialde bakoitzeko aberastasun eta bizipen kulturalak trukatzeko».
Arroz ekologikoa, eskura
Zapatuan bertan, parte hartzaileek arroz ekologikoa izango dute eskura, doan, gura dutenek erabiltzeko. Era berean, plater birziklagarriak ere eskainiko dituzte antolatzaileek, bakoitza euro batean.
Parte hartzen duten taldeek arrozagaz egindako plater bana aurkeztu beharko dute, eta jatorri ezberdinetako gernikarrek osatutako epaimahaiak erabakiko du zein den, denen artean, arrozik gozoena.