Moranten lanekin, ilunetik argitara
Iluna da; iluna da oso. Baina badu bere argia; itzalen artean ere, izkutatzen delako argirik. Hala ikus daiteke, behintzat, Juan Carlos Morant artistak Gernika-Lumon jarritako erakusketan.Iluntasunean agertzen diren argi izpiek zerbait adierazi edo est...
Iluna da; iluna da oso. Baina badu bere argia; itzalen artean ere, izkutatzen delako argirik. Hala ikus daiteke, behintzat, Juan Carlos Morant artistak Gernika-Lumon jarritako erakusketan.
Iluntasunean agertzen diren argi izpiek zerbait adierazi edo estali nahi duten horietako une eta irudiak bildu ditu Juan Carlos Morant artistak Naufragoen estetika erakusketan.Begiradan, Amets gainberatua, Naturaren obra, Gure erraiak, Fotofobia… eta beste hainbat izenpean, «kontatzeko eta galdetzeko» estetika irudikatu du Morantek, aipatu erakusketak biltzen dituen lanetan.
Hamaika lanez goza daiteke Gernika-Lumoko Kultur Etxean ikusgai jarritako erakusketan. Akriliko gainean berniza eta argizaria erabilita, sentsazioetatik sentimenduetara bidaiatzera animatu du erakusketako bisitaria artista kalatanak. Lanen edertasunari baino, horiek azalerazten dutenari garrantzia gehiago emanda, irudi sinpleetatik adierazgarrietara igarotzea lortu du.
Bartzelonako Arte eta Lanbide eskoletan marrazki artistikoko ikasketak burututa, eta Bilboko IADEk emandako dekorazio Artean titulua eskuratuta, hainbat txokotan utzi ditu bere obren aztarnak. Gernika-Lumokoa, baina, ezberdina da, «plazer berezia», dioenez. «Gernika-Lumorekin aurretik dudan harremanak egiten du berezi; herri horren ondare natural, historiko eta kulturalaren inguruan lan egiteko zortea izan dut, eta, horrek herria are eta gehiago estimatzea egin du».
Ekainaren 5erarte, ikusgai
Moranten erakusketa bisitatu nahi duenak ekainaren 5era arte izango da horretarako aukera, Gernika-Lumoko Kultur Etxera bertaratuta.