Kirol udalekuetan parte hartzeko izen ematea zabalik dago
ONDARROA // Ondarroako Udalak antolatuta, 6 eta 12 urte bitarteko umeentzako kirol udalekuak egingo dira uztailean. Bertan parte hartu nahi duenak maiatzaren 31a aurretik eman beharko du izena Zaldupe udal kiroldegian.