Ilusioz gainezka, osasun betean
Gernika-Lumoko Allende Salazar, Mertzede, San Fidel eta Seber Altube, Arratzuko Barrutia eta Muxikako Urretxindorra ikastetxeetako ikasleek lehiatu zuten zapatu arratsaldean, duatloi txikia. Hain zuzen ere, 2001etik eta 2008ra jaiotako umeek hartu zute...

Gernika-Lumoko Allende Salazar, Mertzede, San Fidel eta Seber Altube, Arratzuko Barrutia eta Muxikako Urretxindorra ikastetxeetako ikasleek lehiatu zuten zapatu arratsaldean, duatloi txikia. Hain zuzen ere, 2001etik eta 2008ra jaiotako umeek hartu zuten parte, eta taldetan banatuta, txandaka egin zuten proba. Hasteko, Merkurio iturriaren paretik irtenda arineketan buelta bat egin zuten, gero bizikleta gainean buelta bat egin zuten, eta azken itzulia ere korrika egin zuten. Amaieran oroigarri bana jaso zuten parte hartzaile guztiek.