Mendiko sailkapeneko liderra da Beñat Intxausti, 61 puntugaz
Herenegungo etaparen ostean jantzi zuen mendiko mailot urdina. Etapa hura laugarren amaitu zuen. Sailkapen nagusian 30. postuan dago muxikarraBeñat Intxausti Movistar Team-eko txirrindularia Italiako Giroko mendiko sailkapeneko lehenengoa da, 61 puntu...
Herenegungo etaparen ostean jantzi zuen mendiko mailot urdina. Etapa hura laugarren amaitu zuen. Sailkapen nagusian 30. postuan dago muxikarra
Beñat Intxausti Movistar Team-eko txirrindularia Italiako Giroko mendiko sailkapeneko lehenengoa da, 61 puntugaz. Simon Geschke da bigarrena, 53 puntugaz.Atzo Italiako Giroko hamabigarren etapan, Imola eta Vicenza artean 190 kilometroko ibilbidea egin zuten txirrindulariek, eta Philippe Gilbertek irabazi zuen. Intxaustik 41. amaitu zuen, irabazlearengangik minutu 1 eta 47 segundora.
Zapatuan jantzi zuen lehenengoz mailot urdina, eta herenegungo etaparen ostean, eskuratu zuen berriro mendiko sailkapeneko lidertza.
Herenegun Forli eta Imola arteko 147 kilometroko etapan laugarren heldu zen helmugara, lehenengoarengandik 53 segundora. Ilnur Zakarin Katuxa taldeko txirrindularia nagusitu zen, eta haren ostean, sei laguneko taldean heldu zen Intxausti.
Sailkapen nagusian, 30. dagomuxikarra, Contador liderrarengandik 31 minutu eta 37 segundora. Contadorren atzetik Fabio Aru dago, hamazazpi segundora; eta Mikel Landa 55era.
Gaur Montecchio Maggiore eta Jesolo artean 153 kilometroko etapa lehiatuko dute.