Marokoko kultura ezagutu ahalko da bihar, Markina-Xemeinen
Herritarrek Maroko eta bertako kultura gertu-gertutik ezagutu ahalko dute bihar, Markina-Xemeinen. 17:30etik aurrera, tailerrak eta bestelako ekintzak egingo dituzte Arkupe aurrean. Ekintza Uhagon kulturguneak, herri bibliotekak eta guraso elkarteak an...
Munduko Paisaiak egitasmoaren baitan, asteon Maroko bisitatu ahalko dute markina-xemeindarrek. Hori bai, herritik ez dute mugitu ere egin beharko.
Hainbat motako tailerrak egongo dira, eta herritarrek guztietan parte hartu ahalko dute: sabel dantza tailerra, margo tailerra, perkusio tailerra…
Eguraldi txarra egingo balu, ekintza Plazabarripean egingo dela iragarri dute antolatzaileek.