Gaur arratsaldean aurkeztuko dute MDK Swim zeharkaldia
Mundakako BC-ren dendan egindo dute gaur MDK Swim, Bermeo eta Mundaka arteko itsas zeharkaldiaren aurkezpena. 19:30ean hasiko da ekitaldia.Aurretik, 17:00ak inguruan, Training Day eta Orca kirol markek utzitako neopreno testa egingo dute.Ekainaren 27an...
Aurretik, 17:00ak inguruan, Training Day eta Orca kirol markek utzitako neopreno testa egingo dute.
Ekainaren 27an egingo dute proba. Antolatzaileek zehaztu dutenez, 12:00ak aldera ekingo diete lehiari igerilariek. Dagoeneko izen ematea itxita dago, hamar egunetan 300 parte hartzaileren kopurua bete baitute.
Aurtengoa Bermeo eta Mundaka arteko itsas zeharkaldia antolatzen duten bigarren urtea da. Iaz 225 lagunek hartu zuten parte. Gizonezkoetan Ibon Salazar izan zen irabazlea, eta emakumezkoetan Magdalena Musons nagusitu zen.