Etxebarria herri handi bihurtu nahi du EH Bilduk, zerbitzuak hobetuz
Etxebarriko etorkizunagaz arduratuta daude EH Bildukoak. Azken urteetan kaleko bizitasuna galtzen doan herria dela ikusten dute. «Apurka-apurka lo herri bihurtzen ari da», diote. Egoera horreri buelta eman nahi diote hurrengo agintaldian, eta horreta...
Proiektu eta egitasmo ugari ditu Etxebarriko EH Bilduk hurrengo lau urteetarako, hala ere, hiru puntu nagusi azpimarratu dituzte. Alde batetik, herritarrek udalean parte hartze handiagoa izatea. «Gure asmoa udaletxeko ateak herritarrei zabaltzea da, jendearen parte hartzeari eta ekimenei ahal den neurrian laguntzea». Horretarako, udal batzorde zabalak egotea eta gai desberdinen inguruko bilerak egitea proposatzen dute.
Eskola berri baten beharra ere «ezinbestekotzat» jotzen dute. «Umeen beharrizanak osotasunean asetzea ahalbidetuko duena». Haurtzaindegia, eskola, jangela jolasgunea eta baliabide guztiak batera dituena.
Beste alde batetik, kultur batzordea, herrikoia, horizontala eta parekidea izateko lan egingo dutela azaldu dute. «Herriko eragileak izango dira batzordearen parte, eta bertako erabakiak errespetatuko dira».
Karmelo Ibarluzea alkategaiak buru, hamar laguneko lantaldea aurkeztu du Etxebarriko EH Bilduk. Kepa Castillok, Mari Karmen Bustinduik, Arantza Loiolak, Alain Altzibarrek, Iraide Baskaranek, Andoni Eskortzak, Maite Juaristik, Aritz Meabebasterretxeak eta Zaloa Zenarruzabeitiak osotzen dute koalizioaren lantaldea.