Eguneko zentroaren alde egingo du Berdeak Independenteek
«Bipartidismoari erantzutea, ingurumenarekin orekan eta udaletxe garden eta ireki bat» eskaintzen dute Mutrikuko Berdeak+Independenteek datozen lau urteetarako. Herriak gaur egun dituen azpiegiturak aprobetxatzeko asmoa agertzeaz gain, eguneko zentro...
Ingurumena zainduz, dauden baliabideak topera aprobetxatzea proposatzen dute. Horretarako, herritarren parte hartzea bultzatu eta udalaren kudeaketa gardena ezinbestekoak direla diote. «Zorren aurrean ere lehentasunak jarri behar dira».
Proiektuak
Herrian egin ahal diren proiektuei dagokienez, dagoena ondo zaintzea berria egitea baino hobea dela diote. «Xirigunea, Talaixa, Turruntegi… zaindu egin behar dira ditugun guneak, ez berriak egin».
Kulturaniztasuna bultzatzea eta gizarte bazterketa arbuiatzea ere jasotzen dute. Halaber, merkatu plaza «zerbitzuen» gune izatea proposatzen dute (Co-Working eredua).
Garapen sozioekonomikoari dagokionez, «modu dinamiko eta zehatz batean» ulertzen dutela diote. «Ez du behar administrazio egitura handirik ez eta kanpo agentziarik. Konfidantza gehiago daukagu udalaren barneko balibideekin egindako langintzetan».
Arrantza jasangarria, kirol anizatsuna, edukiontzi bidezko hondakin bilketa sistema (herritarrek aukeratutakoa), nekazaritza esparruak espekulazioetatik babestea eta kulturgune polibalente bat egitea ere jasotzen dute.