Durangaldeko finalaurrekoak jokatuko dituzte
Durangaldeko Esku Pilota Txapelketako finalaurrekoak jokatuko dira zapatuan, Lekeition. 16:30ean hasiko dira benjamin eta alebin mailetako partidak.B1 mailako benjaminetan Markina B eta Lea B neurtuko dira, alde batetik, eta Iurreta B eta Elorrio A, be...
B1 mailako benjaminetan Markina B eta Lea B neurtuko dira, alde batetik, eta Iurreta B eta Elorrio A, bestetik. B2 mailan, berriz, Iurreta C eta Iurreta Dren artean egongo da lehia, eta ondoren, Abadiño E eta Lea C aterako dira kantxara.
Alebinei dagokienez ere, B1 eta B2 mailetako partidak jokatuko dituzte pilotariek. B1 mailan, Markina C eta Mallabia A aurkituko dira aurrez aurre, eta beste partida Berriz eta Abadiño Bren artekoa izango da.
B2 mailan, azkenik, Lekeitioko pilotariak ariko dira jokoan. Lekeitio C eta Lekeitio D neurtuko dira hasteko, eta Lekeitio Bk Iurreta E izango du aurkari ondoren.