Ur saneamendu sarean telekontrol sistema jartzeko laguntza emango du Aldundiak
Hitzarmena sinatu du Busturialdeko Ur Partzuergoagaz. Ibarra5 izeneko zundaketa zentroa finantzatuko du. 550.000 euroko inbertsioa egingo duBusturialdeko Ur Partzuergoagaz lotutako akordioari esker, Gernika-Lumoko Ibarran zundaketak egiteko finantzaket...
Hitzarmena sinatu du Busturialdeko Ur Partzuergoagaz. Ibarra5 izeneko zundaketa zentroa finantzatuko du. 550.000 euroko inbertsioa egingo du
Busturialdeko Ur Partzuergoagaz lotutako akordioari esker, Gernika-Lumoko Ibarran zundaketak egiteko finantzaketa emango du Bizkaiko Foru Aldundiak. Atzo onartu zuen Aldundiaren Gobernu Kontseiluak hitzarmena sinatzea, eta Ibarraa 5eko zundaketa gunea egiteko laguntza emango duen konpromisoa hartu du Ingurumen sailak. Hain zuzen, 550.00 euroko inbertsioa egingo du, hain zuzen, Urdaibaiko saneamendu sarearen teleneurketa eta telekontrol sistema bat ezartzeko. Horrela, Busturialdeko Ur Partzuergoaren Saneamendu Sarea osatzen duten instalazio automatizatuen komunikazio zerbitzuak abiaraziko dira, bai eta instalazio horien datuak kontrolatzeko eta eskuratzeko sistema ere.Gaur egun, agorraldian ur-hornidura bermatzeko, eskualdeko hornidura-sistemaren oinarri nagusia Gernikako Ibarreko errekako zundaketa da.
Ongizatea eta garapena
Aldundiak jakitera eman duenez, obra horiek finantzatuko ditu ingurumen arloan kalitate handiko lurraldea lortzeko. «Politika hori printzipio hauetan oinarrituko da: iraunkortasuna, prebentzioa, erantzukizun kolektiboa, elkartasuna, gaitasuna eta subsiddiariotasuna».
Dioenez, herritarren ongizatea dute helburu, baita garapen sozioekonomikoa lortzea ere, «ingurumenaren iraunkortasuna kontuan haruta».