Euskadiko Biodibertsitate Zentroan ikusgai izan duten Skeleten Sea. Mantendu Garbi Ozenoak erakusketari amaiera emateko, asteburuan hainbat tailer egin dituzte. Hala, Skeleton Sea kolektiboarekin elkarlanean, zapatuan, lehenik eta behin, zentro inguruk...

Euskadiko Biodibertsitate Zentroan ikusgai izan duten
Skeleten Sea. Mantendu Garbi Ozenoak erakusketari amaiera emateko, asteburuan hainbat tailer egin dituzte. Hala, Skeleton Sea kolektiboarekin elkarlanean, zapatuan, lehenik eta behin, zentro inguruko hareatzara irteera egin, eta hondakinen bilketa egin zuten. Domekan, berriz, bildutako hondakinekin arte ekologikoa egin zuten parte hartzaileek. Pieza ezberdinak landuta, zentroan erakusgai jarri duten zintzilikari mugikor bat eratu zuten.