Merkataritza «sustatzen» jarraituko du EH Bilduk
Herriko merkatal guneak, Alde Zaharra eta udal azoka apustu «garrantzitsuak» direla adierazi du EH Bilduren Bermeoko alkategai Idurre Bidegurenek: «Merkataritzak bizia ematen die kaleei, eta herria soziekonomikoki bultzatzeko eta herria bizi mantent...
Alde Zaharrean merkataritza biziberritzeko, esaterako, bertan dauden lokalen egoera zein den aztertzen ari dira, «jarduera berriak eta erakargarriak sustatzeko asmoz». Era berean, Euskal Herriko Unibertsitateagaz (EHU) elkarlanean, Alde Zaharreko orubeen etorkizuna zehazteko proiektu bat martxan jarriko dutela azaldu du Bidegurenek.
Aholkularitza zerbitzuak
Bestalde, izapideak errazteko eta formazioa eskaintzeko merkatariei aholkularitza eskaintzen jarraituko dutela dio alkategaiak. Are gehiago, ostalariei zerbitzu berezi bat eskainiko dietela azaldu du, «negozio erakargarriagoak egiteko aholkularitza izango da, proiektu nahiko aintzindaria».
Edertze planarekin jarraitzeko asmoa ere agertu dute, «Bermeoko merkatal guneak erakargarriagoak izateko». Horietan, gainera, oinezkoei lehentasuna emateko neurriak hartuko dituztela jakinarazi dute.
Azoka biziberritzeko azken lau urteetan egin duten plangintza ekarri du gogora Bidegurenek, orain arte emandako pausoak gogorarazita: hormairudia, udal azokako araudia berritzea, aparkalekuak egokitzea, azoka bereziak antolatzea… Ildo berean, azokako elkartea indartu dela ere aipatu du, «eta horri esker udalaren eta elkartearen arteko elkarlana indartu da». Hala, helburua pauso horiekin guztiekin jarraitzea dela esan zuen atzo Bidegurenek, udal azoka «kalitatezko bertoko produktu osasuntsuak erosteko gune erreferente izateko».
Bidegurenen arabera, «herrian erosita, herritarren lanpostuak mantentzen laguntzen da»